Category: Kultura
Picassoren “Guernica” Gernikaratzea eskatu du bertako Udalak
Ira 10 2011- bizkaia
- 0 Comments
Gernikako Udalak ekitaldi bat egin du Bizkaiko udalerri horretan, Pablo Picassoren “Guernica” koadroa bertaratzea eskatzeko. 30 urte bete dira artelana Madrilera eraman zutela.
Ekitaldea, “Guernica” antzezlana irudikatzen duen muralaren aurrean egin dute, Allende Salazar kalean. Jose Mari Gorroño Gernikako alkatea egon da bertan, Busturialdeko beste alkate batzuek lagunduta.
Manifestu batean, “Guernica” artelana Madrilera eraman zutela 30 urte bete direla gogoratu du Udal bizkaitarrak. Estatu espainoleko hiriburura iritsi baino lehen, urte batzuk eman zituen koadroak New Yorkeko Arte Garaikideko Museoan (MOMA).
Gaineratu dutenez, “data horretatik, Gernika-Lumuko herriak behin eta berriz aldarrikatu du ‘Guernica’ gure herriarena dela”, haien iritziz, “Picassok herri honek jasandako sarraskia irudikatu nahi izan zuelako”.
Hori dela-eta, eta aipatu urteurrena baliatuta, margolan ezaguna Gernikaratzea eskatu dute, “gure biktimen sofrimenduaren aitorpena delako”.
“Beti adierazten dute arazo teknikoak daudela koadroa mugitu ezin daitekeela azaltzeko, baina jakin badakigu teknikoki posible dela, eta erabakia politikoa dela”, gaitzetsi dute.
Gernika-Lumoko Udalak, dagokien erakundeei (Bizkaiko Foru Aldundia, Lakuako Gobernua eta Gobernu espainola) “Guernica” herriratzeko tramiteak hasteko eskatu die.
Dagoeneko, 14.500 lagun inguruk babestu dute margolana herrira ekartzearen aldeko ekimena.
Bermeoko Udalak UEMArako udal ordezkariak izendatu ditu
Ira 01 2011- bizkaia
- 0 Comments
Bermeoko Udalak gaur egindako osoko bilkurak UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatetik irtetzearen erabakia -aurreko gobernu taldeak 2010eko apirilaren 29an hartutako- bertan behera uztea erabaki du. ‘Gizarteko esparru guztietan euskararen normalizazioaren aldeko hizkuntza-politikak mantetzearen garrantzia’ nabarmendu du Udal bizkaitarrak, helburu honekin egiten baitu lan UEMAk 1991n sortu zenetik.

